XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskaltzain oso izendatua izan zenOrain hiru bat urte, Jaurlaritzak milioi pezetatako saria eman zion Piarres Larierre Lartzabali, honek egindako literatur-lanaren balioaren aitormen.
Azkainen jaio zen 1915eko maiatzaren 7an, Mitxelena baserrian.
Aita urruñarra eta ama soldaduskari ihesi etorritako lesakar baten alaba zituen.
Maizterrak ziren guraso behartsu haiek bost seme-alaba izan zituzten.
Astean ostiral bat baino gehiago ezagutu zuen Pierrek bizitza osoan gordeko du behartsuen eta zapalduen aldeko sentiberatasuna.
Uztaritzeko seminarioan hasi zen euskaraz idazten, Lafitte jaunak gidaturik.
Hamabost urterekin argitaratu zuen bere lehen lana
Larrungo betizu edo larrabehiez egin zuen ikerketa.
Baina antzerki-idazle bezala izan da ezagunena.
Eta euskararen alde burututako lanengatik euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Parisen soldaduska egiten ari zela bururatu zitzaion euskaraz antzerkiak idaztea, armadako antzerki taldean ari zela.
Seminarioara itzulitakoan ere antzerki taldearen zuzendari izendatu zuten.
Eta 1939an apaiztu eta Hazparnera joan zenean Lartzabalen gain utzi zuen erretoreak hango antzerki taldea.
Baina neska-mutilak elkarturik antzerkiak egiten hasi zelako istilurik sortu zioten garai haietan.
Aitzaki horrekin Hazparnetik kanpora bota nahi izan baitzuten jauntxo batzuk
Ezagunak dira Hego Euskadin ere Lartzabalen zenbait antzerki: eta abar.
Arrakasta haundiz antzestu ziren batzuk, gainera.
Esate baterako,
Koldo Mitxelenak hauxe idatzi zuen Euskal-idazleen barrutian inork baldin badaki nora doan eta norekin ari den, Piarres Larzabal apaiz teatrogilea duzute hori
.
Begiz jo duen mailan, gainera, ederki biribildurik, tornutik urten-berriak bezala, agertzen dira honen lanak, bai dramak eta bai komeriak "
.
Bere antzerkiak, besterenak ez bezala, herrikoiak eta ikasiak baitira, jende landu eta jende arruntarentzat eginak
.
Espainiako gerrateari ihesi, Azkainera heldu ziren euskaldunak gazterik ezagutu zituen Pierre Lartzabalek.
Eta apaiztu eta berehalaxe Alemanen kontrako gerrari ekin zion.
Bere aldameneko laguna 1940ko ekainaren 25ean tiroz hil eta berari tiratzeko prest zen soldaduari,
Oihu larri hark salbatu zuen.
Frantziako ipar eta mendebaldea hartua zuten alemanek.
Donazaharren zuten muga.
Emakumezko jantziz eta ezpainak gorriturik pasa zuen muga, Hazparnera iristeko.
Eta Lartzabalek, alemanen hatzaparretatik jendea salbatzeari ekin zion berehalaxe.
Gerra bukatutakoan domina eta xingolaz nahi izan zuen eskertu Frantziako gobernuak, baina Lartzabalek ez zituen hartu.
Frantziako gobernuak itzalik eta begirunerik bazion ere apezpikuek ez zuten hain begiko eta Zokoara bidali zuten, elizarik eta apaizetxerik ez zegoen auzora, 1952an.
Herriz-herri ibili zen eskean eliza eta erretoretxea jasotzeko.
Eta laster, Francoren erasoari ihesi joandako gazteak hurbildu zitzaizkion.
Alemanen kontra sotanaren patrikan pistola erabiltzen ohitutako apaizari erraza gertatu zitzaion Francoren kontra armak hartutako gazteak onartzea.
Babesa eta aterpea nahi zituen edonork zabalik zituen Zokoako eliza eta apaizetxea.
Juzgaduz ezkondu gabea elizaz ezkontzea debekatua badago ere Frantziako legeetan, hamaika ezkontza egina da Pierre Lartzabal Zokoako elizan, bikoteei
Poliziak hildakoen alde ere meza eman izan du.
Baina mehatxurik ere jaso zuen BVE izenekoen aldetik.
Batez ere, ETAk bahitutako Beihl kontsula gordetzen lagundu zuelako eta
Pistola bat eta zakur bat zituen, bere burua zaintzeko.
Gau batean, eliza ilunean otoitzean ari zela, gizon bat, nahiko itxura txarrekoa inguratu zitzaion aitortu nahi zuela esanaz.
Goian bedi, sinetsi zuen bezala.